Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 2022ko martxoaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1378

IRAGARKIA, 60/2022 administrazioarekiko auzi-errekurtsoko (jurisdikzio-babesa) interesdunak izan dezaketenak epatzeko dena.

Administrazioarekiko Auzien Bilboko 1. Epaitegian SATSE Erizaintza Sindikatuak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du, jurisdikzio-babeseko prozedura bereziko izapideen zioz bideratua (60/2022), Uribeko ESIaren eta Barrualde-Galdakaoko ESIaren Gutxieneko Zerbitzuak 2022ko otsailaren 24an ezartzearen aurka, Greba Eskubidea eta Askatasun Sindikala urratzeagatik.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bost eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Jakinarazpen honek Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 15a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala