Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 2022ko martxoaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1377

IRAGARKIA, 2022ko martxoaren 15ekoa, Gizarte Zerbitzuen zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita telelaguntza-zerbitzu publikoari buruzko espedientearen gaineko ebazpena.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Horretarako, honen bidez, interesdunari edo haren ordezkariari jakinarazten zaio bere espedientearekin lotuta adierazten den dokumentazioa aurkeztu beharko duela 10 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzan (Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), zuzenean edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16. artikuluan ezarritako edozein bitarteko erabilita. Halaber, interesdunari jakinarazten zaio ezen, epe hori igaro eta gero ez badu eskatu zaion dokumentazioa aurkeztu, ulertuko dela telelaguntza-zerbitzu publikoaren eskaeran atzera egin duela.

Era berean jakinarazten da interesdunak eskuragarri duela hemen jasotako errekerimenduaren testu osoa, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzan (Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun egon dadin ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 15a.

Gizarte Zerbitzuen zuzendaria,

MARÍA ANTONIA OLABARRIETA IBARRONDO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala