Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 2022ko martxoaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1373

EBAZPENA, 2022ko martxoaren 18koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, Hezkuntzako sailburuaren 2021eko apirilaren 13ko Aginduan jasotako laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzeko dena. Cambridgeko Unibertsitateko Clare Hall zentroan ikertzaile bisitarientzat dirulaguntza bat emateko deia egin zuen agindu horrek.

Deialdia egin zuen agindu horren 8.7 artikuluan ezartzen denez, aurrekontu-ekitaldiaren amaieran, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira onuradunen zerrenda eta emandako laguntzak.

Horren ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Cambridgeko Unibertsitateko Clare Hall zentroko ikertzaile bisitarientzako dirulaguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea, ebazpen honen eranskinean adierazten den bezala.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, ebazpena jakinarazten denetik aurrera, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 18a.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

ADOLFO MORAIS EZQUERRO.

ERANSKINA

Cambridgeko Unibertsitateko Clare Hall Unibertsitaterako ikertzaile bisitarientzako dirulaguntzen onuradunen zerrenda.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala