Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 2022ko martxoaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1372

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2021eko abenduaren 30ekoa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bitartez ebazten baita Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza- eta akuikultura-produktuen sektoreetan ikertu, garatu eta berritzeko proiektuetan gastuak eta inbertsioak egiteko dirulaguntzen 2021eko deialdia.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak aurkitu dira ebazpen honetan: Ebazpena, 2021eko abenduaren 30ekoa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bitartez ebazten baita Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza- eta akuikultura-produktuen sektoreetan ikertu, garatu eta berritzeko proiektuetan gastuak eta inbertsioak egiteko dirulaguntzen 2021eko deialdia. Ebazpen hori 2022ko martxoaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 53. zenbakian. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

Ebazpenaren II. eranskinean, 2022/1212 (5/5) orrialdean,

honela dio:

II. ERANSKINA
UKATUTAKO ESKABIDEAK
(Ikus .PDF)

Baina honela esan behar du:

II. ERANSKINA
UKATUTAKO ESKABIDEAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala