Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

56. zk., 2022ko martxoaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1291

EBAZPENA, 2022ko martxoaren 7koa, Kulturako sailburuordearena, 2022. urtean Euskal Autonomia Erkidegoan kulturarako publikoak garatzeko proiektuak eta jarduerak egiteko dirulaguntzak emateko Balorazio Batzordeko kideak izendatzen dituena eta haren osaera argitaratzen duena.

Ikusirik 2022. urtean Euskal Autonomia Erkidegoan kulturarako publikoak garatzeko proiektuak eta jarduerak gauzatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko otsailaren 15eko Agindua.

Agindu horren 13. artikuluak adierazten duenez, aurkezten diren eskabideak ebaluatzeko Balorazio Batzordea eratuko da, eta 4. puntuak dioenez, batzorde horren kideak izendatzea eta osaera argitaratzea Kulturako sailburuordearen ebazpen bidez egingo da.

Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordeko kideak izendatzea eta berorren osaera argitaratzea.

Balorazio-batzordeak kide hauek izango ditu:

Batzordeburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo andrea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).

Batzordekideak: Juan José Arranz Martín jauna; Jaime Cuenca Amigo jauna, Enara Garcia Garcia andrea eta Lorena Montejo Hinestrosa andrea (aditu-profesionalak).

Idazkaria: M. Lourdes Aranguren Sudupe andrea (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 7a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.


Azterketa dokumentala