Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2022ko martxoaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1249

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2. zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 50/2022 prozedura laburtuan interesa dutenak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 2. zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

Ertzaintzaren karrerako funtzionario batek eskatuta 50/2022 prozedura laburtua hasi zen Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren 2022ko urtarrilaren 21eko ebazpenaren kontra, zeinaren bidez onartzen baitu 2021eko urriaren 29ko ebazpenak deitutako Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako karrerako funtzionarioentzat txakur-gidaritzako espezializazio-ikastaroan sartzeko hautaketa-prozeduran onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda.

Espediente-zenbakia: PCA 347/2022-XVII

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 2. zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2022ko martxoaren 7a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.


Azterketa dokumentala