Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2022ko martxoaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIKO BOSGARREN ATALA
1247

EDIKTUA, apelazioaren gainean bideratutako 398/2020 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia. Bosgarren Sekzioa.

Errekurtsoa: apelazio-errekurtsoa, 398/2020 prozedura arruntaren ondoriozkoa (2000ko PZL).

Alderdi errekurtsogilea: Andres Machin del Castillo.

Alderdi errekurritua: Maria Antonia Lazaro Tudela, Lorenzo Lazaro Tudela, Natividad Lazaro Salas, Gumersindo Lazaro Salas, Maria Teresa Lazaro Salas, Amalia Salas Agreda, Iberdrola Renovables Castilla y Leon, S.A., Maria Rosario Martinez Lazaro, Miguel Angel Martinez Lazaro, Maria Jesus Martinez Lazaro, Maria Begoña Martinez Lazaro.

Gaia: judizio arrunta.

Errekurtso horretan 272/21 epaia eman da, 2021eko azaroaren 3an. Interesdunek eskuragarri dute haren kopia bat auzitegi honen egoitzan.

Amalia Salas Agredo kodemandatuaren (lehen auzialdian auzi-ihesean dagoela deklaratu zenaren) jaraunsleak ezezagunak direnez, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legeak 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea ebatzi du epaileak, 2021eko azaroaren 3ko epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin. Ebazpen horren aurka kasazio-errekurtsoa aurkez dezakete Auzitegi Gorenaren Arlo Zibileko Salan, kasazio-interesa egiaztatuz gero, hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazi den ebazpenean bertan adierazten den eran. Arau-hauste prozesala dela-eta, ezohiko errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da, ebazpenean aurreikusitako epean eta moduan, Auzitegi Gorenaren Arlo Zibileko Salan.

Bilbao, 2022ko martxoaren 2a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala