Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2022ko martxoaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1244

EBAZPENA, 2021eko abenduaren 30ekoa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bitartez ebazten baita Euskal Autonomia Erkidegoko elikaduraren eta zuraren kateko agenteen ikerkuntza-, garapen- eta berrikuntza-departamentuak sortu eta garatzeko laguntzen 2021eko deialdia.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko irailaren 29ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko elikaduraren eta zuraren kateko agenteen ikerkuntza-, garapen- eta berrikuntza-departamentuak sortu eta garatzeko laguntzen deialdia egin zen. Ildo horretatik, aztertuta geratu dira laguntzak jasotzeko arauz ezarritako epearen barruan aurkeztutako eskabideak.

Balorazio Batzordeak proposamena egin du, eta, proposamen hori egiteko, kontuan hartu ditu 2021eko irailaren 29ko Aginduaren 10. oinarrian ezarri dituen balorazio- eta hautaketa-irizpide objektiboak.

Aurreko guztia kontuan hartuta, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean zerrendatzen diren eskatzaileei laguntzak ematea Euskal Autonomia Erkidegoko elikaduraren eta zuraren kateko agenteen ikerkuntza-, garapen- eta berrikuntza-departamentuak sortu eta garatzeko. Laguntza horiek Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko irailaren 29ko Aginduan aurreikusita daude.

Aipatutako eranskinean zehaztuta daude dirulaguntza jaso dezaketen inbertsio edo gastuen zenbatekoak eta zuzeneko laguntza moduan emandako laguntzen zenbatekoak. Dirulaguntza 344.741,42 eurokoa da guztira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura finantzatuko da.

Bigarrena.– Laguntzen ordainketa 2021eko irailaren 29ko Aginduaren 16. oinarrian aurreikusitakoaren arabera egingo da.

Hirugarrena.– Ebazpen honen II. eranskinean zerrendatzen diren eskatzaileei ukatzea Euskal Autonomia Erkidegoko elikaduraren eta zuraren kateko agenteen ikerkuntza-, garapen- eta berrikuntza-departamentuak sortu eta garatzeko laguntzak, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko irailaren 29ko Aginduan aurreikusitakoak.

Laugarrena.– Urteko proiektuak gauzatzeko azken eguna 2021eko abenduaren 31 da; urte anitzeko proiektuak gauzatzeko azken eguna, berriz, 2022ko abenduaren 31.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa aurkez dakioke Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 121. eta 122. artikuluetan zehaztutakoarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 30a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

RAÚL PÉREZ IRACHETA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala