Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2022ko martxoaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
1242

EBAZPENA, 2022ko martxoaren 1ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita ekintzaileei laguntzeko 2020ko deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen entitate onuradunen zerrenda. Laguntza horiek enpresa-ideia bat garatzeko eta enpresa-proiektu berriak abian jartzeko ematen dira.

Dirulaguntza publikoak emateko jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 49.2 artikuluak ezarritakoa kontuan hartuta, laguntzak emateko ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea ekintzaileei laguntzeko 2020ko dirulaguntzen deialdiaren babesean onuradun izan diren entitateen zerrenda. Dirulaguntza horiek enpresa-ideia bat garatzeko eta enpresa-proiektu berriak abian jartzeko ematen dira. Dirulaguntza horien deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2020ko otsailaren 25ean egindako bileran hartutako Erabakiaren bidez (2020ko martxoaren 12ko EHAA, 50. zk.). Onuradunen zerrendarekin batera, onuradun bakoitzari emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazten da, ebazpen honen eranskinetan azaltzen den bezala.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 1a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

I. eranskina
ENPRESA-IDEIAK GARATZEKO LAGUNTZAK
(Ikus .PDF)
II. eranskina
ENPRESA-PROIEKTU BERRIAK ABIAN JARTZEKO LAGUNTZAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala