Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2022ko martxoaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1234

282/2022 EBAZPENA, otsailaren 21ekoa, Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Virginia Villaverde Aguirre andrea Begoñako Lehen Mailako Arreta Unitateko Erizaintzako Gainbegirale kargutik kendu egin den, Osakidetza-euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuan.

1887/2021 Ebazpenaren bidez Virginia Villaverde Aguirre andrea Begoñako Lehen Mailako Arretako Unitateko Erizaintzako Gainbegirale izendatu zen Osakidetza-euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko ESIan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Virginia Villaverde Aguirre andrea Begoñako Lehen Mailako Arretako Unitateko Erizaintzako Gainbegirale kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko ESIan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2022ko otsailaren 20an izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Bilbo-Basurtuko ESIari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2022ko otsailaren 21a.

Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentea,

JESÚS MARÍA LARRAÑAGA GARITANO.


Azterketa dokumentala