Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2022ko martxoaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1230

IRAGARKIA, 407/2021 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesdun izan daitezkeenak epatzeko dena.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian, Endika García Ibáñezek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du –zehazki, 407/2021 prozedura laburtuko izapideen bidez bideratzen ari da–, Osakidetzaren Administrazio Kontseiluaren 2021eko uztailaren 21eko Erabakiaren kontra; Erabaki horrek honen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezesten zuen: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 8ko 437/2021 Ebazpena, zeinaren bidez argitaratu ziren Administrariak kategorian txanda irekian hautatutako izangaien behin betiko zerrenda eta esleipena, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan izanik.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 49 29/1998 Legearen 13. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Jakinarazpen honek Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2022ko martxoaren 4an.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala