Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIA, 2022ko martxoaren 1ekoa, Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez argitara ematen den, lehia posible baten ondorioetarako, Bizkaiko Artzentales, Sopuerta, Galdames eta Muskiz udal-mugarteetan dagoen Artzentales-Sopuerta parke eolikorako aldez aurreko administrazio-baimenaren eskaera.
Maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuak 4. artikuluan ezarritako ondorioetarako (115/2002 Dekretua, maiatzaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoetako energia eolikotik energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei baimena emateko prozedura arautzen duena), Artzentales-Sopuerta parke eolikorako aurkeztutako aldez aurreko administrazio-baimenaren eskaera iragartzen da:
– Kokalekua: Torrelaseta gailurra eta Mello mendiaren arteko lerrokadura.
– Eskatzailea: Euskal Haizie, SL.
– Tartean dauden udal-mugarteak: Artzentales, Sopuerta, Galdames eta Muskiz (Bizkaia).
– Haize-sorgailuen kopurua: 8.
– Instalatu den potentzia gordina: 49,6 MW.
– Ukitutako azaleraren poligonalaren koordenatu geografikoak:
Hori guztia argitara ematen da, eta hogei eguneko epea ematen da, iragarki hau 115/2002 Dekretuaren 4. artikuluan aipatzen diren aldizkarietan argitaratzen den egunetik aurrera zenbatzen hasita, parke eoliko hori ezarri eta ustiatzeko interesa duten pertsona fisiko edo juridikoek lehia-eskabidea aurkeztu dezaten aipatutako dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoaren arabera edo izapidetze elektronikoaren plataformaren bidez, GE-Y prozeduraren bidez, Bizkaiko Industria Administrazioko Lurralde Ordezkaritzari zuzenduta, hemen: https://www.euskadi.eus/prozedura/ge/web01-a2energi/eu/
Bilbao, 2022ko martxoaren 1a.
Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.