Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2022ko martxoaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1222

IRAGARKIA, 2022ko otsailaren 18koa, Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen den, lehia posible baten ondorioetarako, Arabako Arratzua-Ubarrundia, Burgelu eta Barrundia udal-mugarteetan eta Gipuzkoako Leintz-Gatzaga udal-mugartean, Miritxa parke eolikorako aldez aurreko administrazio-baimenaren eskaera.

Maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuak 4. artikuluan ezarritako ondorioetarako (115/2002 Dekretua, maiatzaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoetako energia eolikotik energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei baimena emateko prozedura arautzen duena), Miritxa parke eolikorako aurkeztutako aldez aurreko administrazio-baimenaren eskaera iragartzen da:

– Kokapena: Miritxa.

– Eskatzailea: Green Capital Development VII, S.L.U.

– Tartean dauden udal-mugarteak: Arratzua-Ubarrundia, Burgelu eta Barrundia (Araba) eta Leintz-Gatzaga (Gipuzkoa).

– Haize-sorgailuen kopurua: 6.

– Instalatu den potentzia gordina: 27 MW.

– Ukitutako azaleraren poligonalaren koordenatu geografikoak:

(Ikus .PDF)

Hori guztia argitara ematen da, eta hogei eguneko epea ematen da, iragarki hau 115/2002 Dekretuaren 4. artikuluan aipatzen diren aldizkarietan argitaratzen den egunetik aurrera zenbatzen hasita, parke eoliko hori ezarri eta ustiatzeko interesa duten pertsona fisiko edo juridikoek aipatutako dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoaren araberako lehia-eskabidea aurkeztu dezaten Arabako Industria Administrazioko Lurralde Ordezkaritzan, izapidetze elektronikoaren plataformaren bidez, GE-Y prozeduraren bidez, hemen: https://www.euskadi.eus/prozedura/ge/web01-a2energi/eu

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 18a.

Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

ZIGOR URQUIAGA URQUIZA.


Azterketa dokumentala