Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

52. zk., 2022ko martxoaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
1185

AGINDUA, 2022ko otsailaren 25ekoa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko behin-behineko langile bat izendatzeko dena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28. artikuluan ezarritako ahalmenez baliatuz, Funtzio Publikoko Zuzendaritzak eman duen txostenarekin bat etorriz, eta horretarako aurrekontu-kreditua dagoenez gero, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Angeles Muñoz Llamas andrea Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Etxebizitzako aholkulari izendatzea (kodea: 5306; dotazioa: 1; maila: zuzendaria).

Bigarrena.– Egin beharreko zereginak aholkularitzako lanpostu baten berezkoak eta atxikita dagoen alorreko berariazkoak izango dira.

Hirugarrena.– Interesdunak eskubidea izango du, horretarako legez eskatzen diren baldintzak betetzen baditu, Goi-kargudunen lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 3.1 eta/edo 5.1 eta/edo 5.2 artikuluetan jasotako aurreikuspenen bat edo guztiak aplika dakizkion.

Laugarrena.– Izendapen honek 2022ko martxoaren 4tik aurrera izango ditu diru- eta administrazio-eraginak.

Era berean, agindu honen bidez ezartzen den zerbitzu-harremana automatikoki amaituta geratuko da izendapena egiten duen organoaren titularrak kargua uzten duenean, lehenago edozein momentutan ezeztatzeko dagoen aukerari uko egin gabe.

Bosgarrena.– Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 25a.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala