Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2022ko martxoaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1182

IRAGARKIA, jendaurrean jartzen duena Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren lehorretik itsasora isurketak egiteko eta itsas-lehorreko jabari publikoa okupatzeko baimen-espedientea.

Espedientearen kodea: VTM-48-00106.

Eskatzailea: Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa.

Jarduera: hiriko hondakin-uren arazketa.

Jardueraren kokapena: Lekeitio-Markina errepideko 0,5 km, 48280, Lekeitio (Bizkaia).

Ingurune hartzailea: Kantauri itsasoa.

Isurketa gunea (UTM koordenatuak (ETRS89)): X= 540.372; Y=4.801.654.

Isurketa mota eta bolumena: hiriko hondakin-urak (900.000 m3/urtean).

Era berean, jendaurrean jartzen dira Arropain, Karraspio, Marierrota, Parque, Quincoces, Isuntza eta Lekeitioko HUAren itsas-lehorreko jabari publikoa okupatzeko emakida-proiektuak. Instalazio horiek dagozkien gainezkatze-puntuak dituzte lotuta.

Hori guztia orok jakin dezan ematen da argitara, iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita hogei (20) eguneko epean, hala xedatzen baitu abuztuaren 29ko 196/1997 Dekretuaren (irailaren 23ko EHAA) 16.3 artikuluak, eskatutako baimenak kalteak eragiten dizkietela irizten dutenek erreklamazioak aurkez ditzaten, Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulego honetan (Urkixo zumarkalea 36, 7. solairua, 48011 Bilbao). Bertan, espedientea agerian izango da nahi duenak azter dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 23a.

Jabari Publikoaren Kudeaketarako zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.


Azterketa dokumentala