Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2022ko martxoaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
1165

EBAZPENA, 2022ko martxoaren 1ekoa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez, errepide bidezko garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuen bidaiari eta salgaien garraio-flotak, bai eta garraio pribatu osagarriak egiten dituzten enpresenak ere, eraldatzeko laguntza-programaren oinarri arautzaileak onartzen eta argitaratzen baitira eta horien deialdia egiten baita, Suspertze-, Eraldatze- eta Erresilientzia-Planaren esparruan.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren mendeko zuzenbide pribatuko erakunde publikoa den EEEri eskumena eman zaio energia aurreztea eta energia-efizientzia, energia-baliabide berriztagarriak eta energia-dibertsifikazioa bultzatzeko eta energia-azpiegiturak sustatzeko jarduketak gauza ditzan, Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan.

Ildo horretan, EEE hainbat ekintza garatzen ari da 2030erako 3E-2030 Euskadiko Energia Estrategian jasotako helburuak betetzeko. Jarduketa horien artean laguntza-programak aipatu behar dira, energia-kontsumoan efizientzia gehitzeko, eta, horrekin batera, energia-sistema lehiakorrago, jasangarriago eta seguruago bat lortzeko helburua dutenak, ingurumen-inpaktua gutxituko denez, kontsumorako edo produkziorako energia gutxiago beharko denez, eta kanpo energia-baliabideekiko dependentzia murriztuko denez.

Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan autonomia-erkidegoei eta Ceutako eta Melillako hiriei errepide bidezko garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuen bidaiari eta salgaien garraio-flotak, bai eta garraio pribatu osagarriak egiten dituzten enpresenak ere, eraldatzeko laguntzak zuzenean ematea onartzen duen azaroaren 16ko 983/2021 Errege Dekretuaren bitartez (2021eko azaroaren 17an argitaratu zen, 275. Estatuko Aldizkari Ofizialean), errepide bidezko garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuen bidaiari eta salgaien garraio-flotak, bai eta garraio pribatu osagarriak egiten dituzten enpresenak ere, eraldatzeko laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezarri ziren.

983/2021 Errege Dekretuko 9. artikuluko 2. atalean ezarritakoa betez, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak eta EEEko zuzendari nagusiak Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Estatu Idazkaritzari formalki jakinarazi zioten Euskal Autonomia Erkidegoari emandako dirulaguntza espresuki eta argi eta garbi onartzen zuela, Errege Dekretu horri erabat lotuta egonik 6.618.775 euro dena.

Programa hori egikaritzea lagungarri izango da Euskal Autonomia Erkidegoan lortzeko Europar Batasunaren araudian ezarritako inguruen- eta energia-helburuak, garraioaren jasangarritasunerako funtsezkoak diren inbertsioak azeleratuz sektorean hobekuntzak bultzatzeko helburuarekin. Hala, hirietako airea hobetu nahi da eta deskarbonizazioa bultzatu, ibilgailu-flotak berrituz. Titulartasun publikokoak alde batera utzita ibilgailu-flota berritzeko pizgarri-sistema horren diseinuaren helburuak dira salgai eta bidaiarien garraioko ibilgailu astunen parkea berritzea, karbono gutxiko energia alternatiboak erabiltzen dituzten ibilgailuen propultsiorako teknologiak sar daitezela sustatzea, eta automozioaren sektorea bultzatzea eta industria suspertzea Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean.

Azaldutako guztia dela-eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– EEEko organo errektoreen funtzioak arautzen dituen martxoaren 5eko 64/1985 Dekretua bigarren aldiz aldatzen duen otsailaren 3ko 10/2015 Dekretuan ezarritakoa betez, errepide bidezko garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuen bidaiari eta salgaien garraio-flotak, bai eta garraio pribatu osagarriak egiten dituzten enpresenak ere, eraldatzeko laguntza-programari dagozkion oinarri arautzaileak eta deialdia onartzea, suspertze-, eraldatze- eta erresilientzia-planaren esparruan, horren edukia ebazpen honi lotu zaiolarik I. eranskin gisa.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluari jarraikiz, suspertze-, eraldatze- eta erresilientzia-planaren esparruan errepide bidezko garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuen bidaiari eta salgaien garraio-flotak, bai eta garraio pribatu osagarriak egiten dituzten enpresenak ere, eraldatzeko laguntza-programari dagozkion oinarri arautzaileak onartzeko ebazpen hau, oso-osorik, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honek bide administratiboa agortzen du; hortaz, nahi izanez gero, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio EEEko zuzendari nagusiari, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Bilboko Administrazioarekiko Auzietarako auzitegietan, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Bilbao, 2022ko martxoaren 1a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala