Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2022ko martxoaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
1127

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2022ko otsailaren 18koa, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Datu Pertsonalak Babesteko Legearen aurreproiektua.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Mota horretako hutsak aurkitu dira honako ebazpen honetan: Ebazpena, 2022ko otsailaren 18koa, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Datu Pertsonalak Babesteko Legearen aurreproiektua. Ebazpen hori 2022ko martxoaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (44. zk.) argitaratu zen. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2022/1015 (1/1) orrialdean,

honako hau dio:

«Bigarrena.– Aurreko apartatuan xedatutakoaren ondorioetarako, agindu-proiektuaren testua eskuragarri egongo da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa baita euskal araudiaren atarian (Legegunea) ere (https://www.legegunea.euskadi.eus)

Baina honela esan behar du:

«Bigarrena.– Aurreko apartatuan xedatutakoaren ondorioetarako, eta alegazioak aurkeztu ahal izateko, lege-aurreproiektuaren testua eskuragarri egongo da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa baita euskal araudiaren atarian (Legegunea) ere (https://www.legegunea.euskadi.eus)


Azterketa dokumentala