Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2022ko martxoaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1121

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita proiektu hau: «Ermuko udalerriko saneamenduaren eraikuntza-proiektua: Zubiaurre-Erdiguneko eta Gipuzkoa etorbidea kolektorea».

Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiaren 2022ko otsailaren 23ko Ebazpenaren bidez, hasieran onartu zen «Ermuko udalerriko saneamenduaren eraikuntza-proiektua: Zubiaurre-Erdiguneko eta Gipuzkoa etorbidea kolektorea».

Proiektu horren helburua da Ermuko Gipuzkoa etorbidean ibaira egiten diren isurketak biltzea eta Deba Beheko kolektorearekin lotzea, hondakin-urak Elgoibarko Apraizko HUAra bideratzeko.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 83. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, proiektua jendaurrean jartzen da hogei (20) egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako alegazioak aurkez daitezen.

Obren proiektua interesdunen eskura egongo da Uraren Euskal Agentziaren webgunean Obra hidraulikoaren sekzioan (www.uragentzia.euskadi.eus).

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 28a.

Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusia,

ANTONIO AIZ SALAZAR.


Azterketa dokumentala