Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2022ko martxoaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1091

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Joko eta Ikuskizunen zuzendariak SE-48-2021-299-VP eta SE-48-2021-322-VP zehapen-espedienteetan emandako ebazpena, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren abenduaren 23ko 10/2015 Legearen inguruan.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori zuzenean jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Segurtasuneko sailburuordeari, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean.

Ebazpenaren testu osoa eskuragarri dago Bizkaiko Lurralde Bulegoan (Kale Nagusia 81, 1. solairua, Bilbao).

Eranskinean aipatutako interesdunek horren berri izan dezaten ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 24a.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala