Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2022ko martxoaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
1082

AGINDUA, 2022ko otsailaren 22koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita Ekonomia eta Ogasun Saileko Goi-kargudunaren Idazkari lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bitartez betetzeko deialdia.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.3.c) artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Ekonomia eta Ogasun Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia iragartzeko Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak egindako 2022ko urtarrilaren 13ko Aginduaren laugarren oinarrian agindutakoarekin bat etorriz (2022ko urtarrilaren 24ko EHAA), honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Bete gabe uztea Ekonomia eta Ogasun Saileko Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari lanposturako deialdia (kodea: 520010; dotazioa: 18).

Bigarrena.– Agindu honek 2022ko otsailaren 23tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta beronen aurka berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 22a.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.


Azterketa dokumentala