Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2022ko martxoaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1079

104/2022 EBAZPENA, otsailaren 17koa, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Kudeaketako zuzendariorde lanpostutik kentzen baita Mónica López Ortiz andrea, berak hala eskatuta.

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearen maiatzaren 10eko 68/2010 Ebazpenaren bidez, Mónica López Ortiz andrea Osakidetzako Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Kudeaketako Zuzendariorde izendatu zen.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Mónica López Ortiz andrea Osakidetzako Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Kudeaketako zuzendariorde kargutik kentzea, berak hala eskatuta; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2022ko otsailaren 21ean izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Osakidetzako Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2022ko otsailaren 17a.

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea,

CARLOS PEREIRA RODRÍGUEZ.


Azterketa dokumentala