Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2022ko martxoaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1071

IRAGARKIA, 2022ko otsailaren 11koa, Industria Administrazioaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita, lehian beste eskabide batzuk aurkezteko aukera emanez, Soraluze-Placencia de las Armas eta Elgoibar udalerrietan (Gipuzkoa) dagoen Karakate parke eolikorako aurretiazko administrazio-baimenaren eskaera.

Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoen bidez energia eolikotik energia elektrikoa ekoizteko instalazioak baimentzeko prozedura arautzen duen maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuak 4. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, Karakate parke eolikorako aurretiaz aurkeztutako administrazio-baimenaren eskaera iragartzen da:

– Kokalekua: Karakate.

– Eskatzailea: Green Capital Development 135 SLU.

– Ukitutako udalerriak: Soraluze-Placencia de las Armas eta Elgoibar (Gipuzkoa).

– Aerosorgailuen kopurua: 2.

– Instalatutako potentzia gordina: 9,6 MW.

– Ukitutako azaleraren poligonalaren koordenatu geografikoak:

(Ikus .PDF)

Hori guztia argitara ematen da, hogei eguneko epean, iragarki hau 115/2002 Dekretuaren 4. artikuluan aipatzen diren aldizkarietan azken aldiz argitaratu zen egunetik zenbatzen hasita, parke eoliko hori ezarri eta ustiatzeko interesa duten pertsona fisiko edo juridikoek lehian eskabideak aurkeztu ahal izan ditzaten, dekretu horren 3. artikuluan xedatutakoaren arabera, Industria Administrazioaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan izapidetze elektronikoko plataformaren bidez.

Donostia, 2022ko otsailaren 11.

Industria Administrazioaren Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

AGUSTIN AROSTEGI ARTETXE.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana