Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2022ko martxoaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1041

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2021eko abenduaren 29koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez arautzen baita azpiegitura zientifiko-teknologikoak eskuratzeko laguntzen Azpitek 2022 programa.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak aurkitu dira agindu honetan: Agindua, 2021eko abenduaren 29koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez arautzen baita azpiegitura zientifiko-teknologikoak eskuratzeko laguntzen Azpitek 2022 programa. Agindu hori 2022ko urtarrilaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (9. zk.) argitaratu zen. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

I. eranskinaren 16.1.a) artikuluan, 2022/215 (21/13) orrialdean,

hau dio:

«a) Dirulaguntzaren % 80 ebazpena jakinarazi ostean ordainduko da, betiere 17.3.a) artikuluan zehaztutako epea igarota dirulaguntzari berariaz uko egin ez bazaio.»

baina hau esan behar du:

«a) Dirulaguntzaren % 80 ebazpena jakinarazi ostean ordainduko da, betiere 17.4.a) artikuluan zehaztutako epea igarota dirulaguntzari berariaz uko egin ez bazaio.»


Azterketa dokumentala