Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2022ko martxoaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LAN ETA ENPLEGU SAILA
1031

AGINDUA, 2022ko otsailaren 23koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuarena, zeinaren bidez xedatzen baita Lan eta Enplegu Saileko behin-behineko langile bat kargutik kentzea.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.2 eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 96.2 artikuluetan ezarritako aurreikuspenak aplikatuz, ondoren zehazten den kargutik kentzea sinatzen dut. Horrenbestez, hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Maria Ángeles Muñoz Llamas andrea Lan eta Enplegu Saileko Erakunde Harremanetako aholkulari kargutik kentzea (kodea: 5230; dotazioa: 7), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Zerbitzuak emateko azken eguna 2022ko martxoaren 3a da.

Hirugarrena.– Administrazio-bideari amaiera ematen dion agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 23a.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala