Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2022ko otsailaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
994

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita oinarrizko ordainketarako eskubideak lagatzea ukatzeari buruzko ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoaren ebazpena.

Ebazpen hori zuzenean jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Interesdunak eskura dauka aipatutako ebazpena Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, O eraikina, 4. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Ebazpen horrek amaiera eman dio administrazio-bideari, eta horren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epean.

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 17a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JORGE GARBISU BUESA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala