Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2022ko otsailaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
988

EBAZPENA, 2022ko otsailaren 15ekoa, Arabako Industria Administrazioko lurralde-ordezkariarena. Honen bidez, berritu egiten da Estudios Forset SL zentroari emandako baimena, Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Aitortutako Erakunde gisa.

Esp. zk./ EXD-01-2022-1.

AURREKARIAK

Bat.– Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Arabako lurralde-ordezkariaren 2018ko urriaren 22ko Ebazpenaren bidez, jarraian aipatzen den espezialitatean Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Aitortutako Erakunde gisa aitortu zen Estudios Forset SL:

– Galdaren Industria Operadorea.

Bi.– 2022ko urtarrilaren 31n, Estudios Forset SL zentroaren ordezkariak, lehen aipatutako espezialitatean Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Aitortutako Erakunde gisa baimena berritzeko eskaera aurkeztu zuen Industria Administrazioko Arabako Lurralde Ordezkaritzan, baita instalazio berriak baimentzeko ere.

Hiru.– Estudios Forset SL zentroak, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusten diren betekizunak eta baldintzak betetzen jarraitzen du; izan ere, dekretu horren bidez, industria-segurtasunaren arloan banakako prestakuntza-txartelak eta baimendutako enpresak arautzen dira.

Espedientearen ebazpenean, hauek hartu behar dira kontuan, eta aipatu egin behar dira

OINARRI JURIDIKOAK

Bat.– Arabako Industria Administrazioko lurralde-ordezkaria da ebazpen hau emateko organo eskuduna, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuan ezarritakoarekin bat eginez.

Bi.– Industria-segurtasunaren arloan banakako prestakuntza-txartelak eta baimendutako enpresak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoari jarraituz egin dira espedientearen izapideak.

Aipatutako legezko aginduak eta oro har ezar daitezkeen gainerako aginduak ikusirik, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Industria-segurtasunaren arloan banakako prestakuntza-txartelak eta baimendutako enpresak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoarekin bat eginez, Estudios Forset SL zentroaren baimena berritzea, Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Aitortutako Erakunde gisa, espezialitate honetan:

– Galdaren Industria Operadorea.

Baimendutako instalazioak honako hauek dira:

– Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Egibide Ikastetxearen instalazioak, Nieves Cano kalea 10, 01006 Vitoria-Gasteiz, Araba.

– Giroa Veolia SAU enpresaren instalazioak. Albert Einstein kalea 40, 01510 Miñao Gutxia, Araba.

2.– Aitortutako erakundeek martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritako betebeharrak eta konpromisoak zein ezar daitezkeen gainerako arauak betetzen ez badituzte, aitortutako entitate izateari utziko diote.

3.– Agindua ematea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin.

4.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin bat eginez.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 15a.

Arabako Industria Administrazioko lurralde-ordezkaria,

JESÚS PASCUAL LORENTE.


Azterketa dokumentala