Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2022ko otsailaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
983

AGINDUA, 2022ko urtarrilaren 25ekoa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira Dokumentazioaren Baloraziorako, Aukeraketarako eta Dokumentaziora Jotzeko Batzordeak (COVASAD) adostutako Nekazaritza, Merkataritza, Kultura, Hezkuntza, Barne, IVAP, Lanbide eta Ingurumeneko funtsen eta azpifuntsen kontserbazio-egutegiak.

Administrazio honek sortzen dituen dokumentu-segidak aztertzeaz arduratu behar duen aholkularitza-organoa zein den ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Sistemaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko uztailaren 22ko 174/2003 Dekretuak, II. kapituluko bigarren atalean. Dekretu horren 16. artikuluan, hain zuzen ere, ezartzen da Dokumentazioaren Baloraziorako, Aukeraketarako eta Dokumentaziora Jotzeko Batzordeak (COVASAD) onartutako erabakiek, eraginpeko erakundeek aplikatu eta bete beharrekoak direnak oro har, orduko Ogasun eta Herri Administrazio Saileko sailburuak –egun Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila dena– onartu behar dituela eta, ondoren, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko direla.

Hori kontuan hartuta, eta 174/2003 Dekretuan jasotakoa gauzatzeko asmoz, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Agindu honen Eranskinean azaltzen diren kontserbazio-egutegiak onartzea.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

AZKEN XEDAPENA.– Eraginkortasuna.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 25a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala