Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2022ko otsailaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
982

24/2022 DEKRETUA, otsailaren 15ekoa, zeinaren bidez onartzen baita Colegio Oficial de Aparejadores y Arquitectos Técnicos de Álava izeneko elkargoaren izena aldatzea eta, haren ordez, Colegio Oficial de la Arquitectura Técnica de Araba/Álava izena jartzea.

Autonomia Estatutuaren 10.22 artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen esklusiboa du elkargo profesionalen eta tituludun lanbideen arloan, alde batera utzi gabe Konstituzioaren 36. eta 139. artikuluetan ezarritakoa.

Colegio Oficial de Aparejadores y Arquitectos Técnicos de Álava izeneko elkargoak estatutuen aldaketa onartzeko eskabidea aurkeztu zuen, non izena aldatzeko eskatzen baitu.

Tituludun lanbideei eta profesionalen elkargo eta kontseiluei buruzko azaroaren 21eko 18/1997 Legearen 28.2 eta 29.3 artikuluetan xedatuta dagoenez, profesionalen elkargoen izendapena aldatzeko, kasuan kasuko kontseilu profesionalaren txostena behar da, Eusko Jaurlaritzak dekretu bidez onartu behar du, eta, azkenik, aldaketa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eman behar da argitara.

Horiek oinarritzat hartuta, aipatutako elkargoak egindako eskabidea justifikatutzat jotzen denez gero, indarrean diren legeetan zehaztutako izapideak bete ondoren, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2022ko otsailaren 15ean egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Colegio Oficial de Aparejadores y Arquitectos Técnicos de Álava izeneko elkargoak izen hau izango du aurrerantzean: Colegio Oficial de la Arquitectura Técnica de Araba/Álava.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2022ko otsailaren 15ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala