Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2022ko otsailaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
980

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: 7/2022 Ebazpena, urtarrilaren 24koa, Santa Marina Ospitaleko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Salvador Serrano Moya jauna PEAZeko gainbegirale izendatu den, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Santa Marina Ospitalean.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden akatsak edo omisioak, testuingurutik argi eta garbi ondorioztatzen badira eta dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, baina horiek zuzentzea komenigarritzat jotzen bada, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, agindua eman duen organoak hala eskatuta.

Santa Marina Ospitaleko zuzendari-gerentearen urtarrilaren 24ko 7/2022 Ebazpenean horrelako akatsak aurkitu dira. Ebazpen horren bidez, Salvador Serrano Moya jauna izendatu zen, izendapen askez, Osakidetzako Santa Marina Ospitaleko PEAZeko gainbegirale. Ebazpen hori 2022ko otsailaren 1eko, EHAAko 22. zenbakian argitaratu zen.

Honela dio:

«Batzordeak aurkeztutako eskabideak baloratu ondoren, bai eta izendatzeko proposamena ere, eta Javier Serrano Moya jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak ikusita, bidezkoa da Osakidetzako Santa Marina Ospitaleko PEAZeko gainbegirale izendatzea, izendapen askez.»

Honela jarri beharko luke:

«Batzordeak aurkeztutako eskabideak baloratu ondoren, bai eta izendatzeko proposamena ere, eta Salvador Serrano Moya jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak ikusita, bidezkoa da Osakidetzako Santa Marina Ospitaleko PEAZeko gainbegirale izendatzea, izendapen askez.»

Eta hurrengoa dion lekuan:

«Lehenengoa.– Javier Serrano Moya jauna Osakidetzako Santa Marina Ospitaleko PEAZeko gainbegirale izendatzea.»

Horrela jarri beharko luke:

«Lehenengoa.– Salvador Serrano Moya jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Santa Marina Ospitaleko PEAZeko gainbegirale izendatzea.»


Azterketa dokumentala