Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2022ko otsailaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA ENPLEGU SAILA
971

IRAGARKIA, 2022ko otsailaren 15ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, emandako dirulaguntzaren uko egitea onartzeko ebazpena jakinarazteari buruzkoa (ekintzaileei laguntzeko 2018ko laguntzen deialdia).

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez, emandako dirulaguntzaren uko egitea onartu izana jakinarazten da, betiere Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak 2018ko irailaren 25eko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez onartu zen ekintzaileei laguntzeko laguntzen deialdian ezarritakoaren arabera (2018-10-04ko EHAA).

Ezinezkoa izan da ebazpen hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Ebazpena jakinarazten zaio interesdunari eta, halaber, azaltzen zaio ebazpen horrek amaiera ematen diola administrazio-bideari. Beraz, horren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Horretarako, jakinarazten da ebazpen horren testu osoa eskuragarri dagoela Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun geratzeko argitaratzen da iragarkia, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 15ekoa.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala