40. zk., 2022ko otsailaren 24a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (200 KB - 2 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
953
IRAGARKIA, 2022ko otsailaren 14koa, Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legea urratzeagatik hasitako zenbait zehapen-prozedurari buruzko ebazpenak.
Eranskinean jasotako ebazpenak jakinarazten saiatuta ere jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa bete dadin.
Hori guztia argitara ematen da, interesdun guztiek horren berri izan dezaten, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du. Gainera, ohartarazpen hau egiten da:
Interesdunak Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz) ager daitezke, bost eguneko epean, ebazpenak zer dioen jakiteko, eta hamabost egun balioduneko epea izango dute (gora jotzeko errekurtsoa bada hilabeteko epea) agertzen direnetik, edo, agertzen ez badira BOEn iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik, egoki iruditzen zaizkien alegazioak, agiriak edo informazioak aurkezteko, frogaldi bat zabaltzeko eskatzeko eta egoki iruditzen zaizkien froga-bitartekoak proposatzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 14a.
Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendaria,
MARIO JOSE YOLDI DOMINGUEZ.