Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2022ko otsailaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
949

IRAGARKIA, 2022ko otsailaren 11koa, Industria Administrazioaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita, lehian beste eskabide batzuk aurkezteko aukera emanez, Zizurkil eta Usurbil udalerrietan (Gipuzkoa) dagoen Ezkeltzu parke eolikorako aurretiazko administrazio-baimenaren eskaera.

Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoen bidez energia eolikotik energia elektrikoa ekoizteko instalazioak baimentzeko prozedura arautzen duen maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuak 4. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, Ezkeltzu parke eolikorako aurretiaz aurkeztutako administrazio-baimenaren eskaera iragartzen da:

– Kokalekua: Ezkeltzu.

– Eskatzailea: Green Capital Development XLIV SLU.

– Eragindako udalerriak: Zizurkil eta Usurbil (Gipuzkoa).

– Aerosorgailuen kopurua: 4.

– Instalatutako potentzia gordina: 18 MW.

– Eragindako azaleraren poligonalaren koordenatu geografikoak:

(Ikus .PDF)

Hori guztia argitara ematen da, hogei eguneko epean, iragarki hau 115/2002 Dekretuaren 4. artikuluan aipatzen diren aldizkarietan azken aldiz argitaratu zen egunetik zenbatzen hasita, parke eoliko hori ezarri eta ustiatzeko interesa duten pertsona fisiko edo juridikoek lehian eskabideak aurkeztu ahal izan ditzaten, dekretu horren 3. artikuluan xedatutakoaren arabera, Industria Administrazioaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan izapidetze elektronikoko plataformaren bidez.

Donostia, 2022ko otsailaren 11.

Industria Administrazioaren Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

AGUSTIN AROSTEGI ARTETXE.


Azterketa dokumentala