Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2022ko otsailaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
948

IRAGARKIA, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariaren 2022ko otsailaren 3ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, Erandio udal-mugarteko (Bizkaia) Anton Fernandez kaleko 1. zenbakian, lehen Forjas de la Ría SA enpresa zegoen tokian, lurzoruak duen kalitateari buruzko adierazpena ematen da.

Eranskinean agertzen diren interesdun guztiei ezin izan zaie ebazpen-proposamena helarazi. Horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. eta 46. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Interesdunek eskuragarri dute Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariaren 2022ko otsailaren 3ko Ebazpenaren testu osoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzaren Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzan (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz). Ebazpen horren bidez, Erandio udal-mugarteko (Bizkaia) Anton Fernandez kaleko 1. zenbakian, lehen Forjas de la Ría SA enpresa zegoen tokian, lurzoruak duen kalitateari buruzko adierazpena ematen da, betiere lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legeak araututako prozedurarekin bat etorriz.

Horren berri ematen da interesdunak jakitun egon daitezen eta banakako jakinarazpentzat har dezaten.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 3a.

Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendaria,

JAVIER AGIRRE ORCAJO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala