Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2022ko otsailaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
947

IRAGARKIA, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baitira hondakinak tratatzeko zenbait instalazioren ingurumen-baimen integratuak berrikusteko espedienteak.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren arabera (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua), ingurumen-baimen integratua behar da 1. eranskinean jasotako jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu edo lekualdatzeko, bai eta funtsean aldatzeko ere.

Ingurumen-baimen integratuaren helburua da baldintzak ezartzea atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihesteko, eta, hori ezinezkoa bada, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea eta kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea behintzat, ingurumena ahalik eta gehien babesteko.

Aipatutako testu bateginaren 26. artikuluak agintzen du ofizioz berrikus daitezela ingurumen-baimen integratuak, instalazio baten jarduera nagusiari dagokionez teknika erabilgarri onenei (TEOn) buruzko ondorioak argitaratu direlako. 2018ko abuztuaren 17an, Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Batzordearen 2018ko abuztuaren 10eko Exekuzio Erabakia (EB), zeinaren bidez ezartzen baitira hondakinak tratatzeko teknologia erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauaren esparruan.

Aipatutako testu bateginaren 26. artikuluak eta Industriako Isurpenen Erregelamenduaren eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea (urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuak onartzen duena) garatzen duen Erregelamenduaren 16. eta 15. artikuluek arautzen dute berrikuspen-prozedura, eta gutxienez hogei eguneko jendaurreko informazio-aldia ezartzen dute.

Horregatik guztiagatik, jendaurrean jarri behar dira eranskinean zehaztutako espedienteak, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako alegazioak edo oharrak aurkez daitezen. Espediente horiek ikusgai egongo dira Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan: (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa).

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 1a.

Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendaria,

JAVIER AGIRRE ORCAJO.

ERANSKINA
HONDAKINAK TRATATZEKO INSTALAZIOAK, ZEINEN BERRIKUSPEN-ESPEDIENTEAK JENDAURREAN JARTZEN BAITIRA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala