Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2022ko otsailaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
943

EBAZPENA, 2022ko otsailaren 11koa, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariarena, Euskadiko Txirrindularitza Federazioaren estatutuetan aldaketa onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen dituena.

Euskadiko txirrindularitza federazioa EAEko Kirol Elkarteen eta Federazioen Erregistroan inskribatu zen 1986ko apirilaren 29an (106 zenbakia), eta Federazioaren Estatutuen aldaketa aurkeztu da orain.

Euskadiko txirrindularitza federazioa 2021eko abenduaren 17an egindako Ezohiko Batzar Orokorrean bere Estatutuen 3. artikulua moldatzeko erabakia hartu zuen, eta onarpen hori agiri bidez frogatu da.

Estatutuen aldaketa bat dator urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan eta Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean xedatutakoarekin.

Ondorioz, nire eskumenak erabiliz.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskadiko txirrindularitza federazioaren Estatutuen 3. artikuluaren aldaketa onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzea. Artikulu horren erredakzioa honako modu honetan gelditzen da:

3.– Artikulua.– Euskadiko Txirrindularitza Federazioaren helbidea ondorengoa da: Anoeta Pasealekua 7-1, Herria: Donostia, P.K 20014. Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.

Bigarrena.– Legez ezarritako epean jakinarazteko agindua ematea.

Hirugarrena.– Ebazpen hau euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio bidea eta, beraren aurka, pertsona interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuari hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 11n.

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria,

JON REDONDO LERTXUNDI.


Azterketa dokumentala