Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2022ko otsailaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Prestatu eta trebatzeko ikastaroak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
939

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «129/2022 Ebazpena, urtarrilaren 20koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko 2021eko ohiko bigarren deialdiko proben behin betiko emaitza orokorrak argitaratzen dituena.»

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak aurkitu dira ebazpen honetan: 129/2022 Ebazpena, urtarrilaren 20koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko 2021eko ohiko bigarren deialdiko proben behin betiko emaitza orokorrak argitaratzen dituena. Ebazpen hori 2022ko urtarrilaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 19. zenbakian. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

Ebazpenaren Eranskinean, 2022/468 (6/6) orrialdean,

hau dio:

(Ikus .PDF)

baina honela esan behar du:

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala