Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2022ko otsailaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
937

IRAGARKIA, Bizkaiko Batzar Nagusiek Ugao-Miraballeseko Udalerriko udal bandera sortzea onesteko 2022ko urtarrilaren 19an hartutako Akordioari buruzkoa.

Hauxe jakinaraziko dut: Batzar Nagusien Osokoak, bi mila eta hogeita biko urtarrilaren hemeretzian Gernikako Batzar Etxeko batzar-aretoan balio osoz eginiko bileran, Ugao-Miraballeseko udalerriko bandera sortzea erabaki zuela. Banderak honako ezaugarriak ditu:

«Bandera errektangularra, 2:3 proportziokoa, 3 zerrenda horizontalek osatua: goikoa, gorria, erdikoa, zuria eta almenaduna, zortzi atalekoa; eta behekoa, urdina. Haien zabalerak banderaren zabaleraren 3/5, 1/5 eta 1/5 dira, hurrenez hurren. Zerrenda gorriaren gainean, hiribilduaren armarria.»

Jendaurrean jar dadin eta dagozkion ondorioetarako.

Bilbao, 2022ko otsailaren 9a.

Bizkaiko Ahaldun Nagusia,

UNAI REMENTERIA MAIZ.


Azterketa dokumentala