Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2022ko otsailaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
936

IRAGARKIA, Bizkaiko Batzar Nagusiek Arteako udalerriko banderaren sorrera onesteko 2022ko urtarrilaren 19an hartutako erabakiari buruzkoa.

Honen bidez jakinarazten dut Bizkaiko Batzar Nagusiek, 2022ko urtarrilaren 19an, Gernikako Batzar Etxeko batzar-aretoan balio osoz eginiko bileran, erabaki zuela Arteako udalerriko banderaren sorrera onestea. Banderak honako ezaugarri hauek ditu:

«Bandera errektangularra, 2:3 proportziokoa, urdina, lili-lore itxurako eta beso berdineko gurutze horia daukan oihal urdinekoa. Besoek 4/5 neurria dute mutur batetik bestera, eta haien zabalera 1/10ekoa da. Proportzio bi horiek, banderaren zabaleraren eta hagaren araberakoak dira; goitik beherako zatitze-lerroa dute, zuri-gorria, eta zabalera, luzeraren 1/3koa da».

Jendaurrean jar dadin eta dagozkion ondorioetarako.

Bilbao, 2022ko otsailaren 9a.

Bizkaiko Ahaldun nagusia,

UNAI REMENTERIA MAIZ.


Azterketa dokumentala