Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2022ko otsailaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
927

EBAZPENA, 2022ko otsailaren 9koa, Garraio Plangintzaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko salgaien eta bidaiarien errepideko garraio publikoan teknologia berrien eta segurtasunaren sistemak ezartzeko laguntza-programa bat ezartzen duen 2021eko ekainaren 8ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda.

Dirulaguntzak emateko jardunean errespetatu behar den publikotasun-printzipioa betetzeko, 2021eko ekainaren 8ko Aginduak 9.3 artikuluan xedatzen duenez, dirulaguntza guztiak emandakoan onuradunen eta emandako diru kopuruaren zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko dira.

Hortaz, aurreko lerroaldean zehaztutakoaren arabera,

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Jendaurrean jartzea Euskal Autonomia Erkidegoko salgaien eta bidaiarien errepideko garraio publikoan teknologia berrien eta segurtasunaren sistemak ezartzeko laguntza-programa bat ezartzen duen Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2021eko ekainaren 8ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda eta emandako diru-kopurua arabera (ebazpen honen eranskinean jasotzen dira), Garraio Plangintzaren zuzendariak bere eskumenak erabiliz eman dituen ebazpenen.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 9a.

Garraio Plangintzaren zuzendaria,

IVAN PEDREIRA LANCHAS.

ERANSKINA

Euskal Autonomia Erkidegoko salgaien eta bidaiarien errepideko garraio publikoan teknologia berrien eta segurtasunaren sistemak ezartzeko laguntza-programa bat ezartzen duen Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2021eko ekainaren 8ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunak eta emandako diru-kopuruak.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala