Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2022ko otsailaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
926

EBAZPENA, 2022ko otsailaren 9koa, Garraio Plangintzaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko errepideko garraio publikoaren arloko elkarte profesional eta enpresarialentzako laguntza-programa ordaintzeko agintzen duen 2021eko ekainaren 22ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda.

Dirulaguntzak emateko jardunean errespetatu behar den publikotasun-printzipioa betetzeko, 2021eko ekainaren 22ko Aginduaren 10.3 artikuluan xedatzen denez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko dira dirulaguntza guztiak emandakoan onuradunen zerrenda eta emandako diru-kopurua.

Hortaz, aurreko lerroaldean zehaztutakoaren arabera,

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Jendaurrean jartzea Euskal Autonomia Erkidegoko errepideko garraio publikoaren arloko elkarte profesional eta enpresarialentzako laguntza-programa bat ezartzen duen Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2021eko ekainaren 22ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda eta emandako diru-kopurua (ebazpen honen eranskinean jasotzen dira), Garraio Plangintzaren zuzendariak bere eskumenak erabiliz eman dituen ebazpenen arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 9a.

Garraio Plangintzaren zuzendaria,

IVAN PEDREIRA LANCHAS.

ERANSKINA
Euskal Autonomia Erkidegoko errepideko garraio publikoaren arloko elkarte profesional eta enpresarialentzako laguntza-programa bat ezartzen duen Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2021eko ekainaren 22ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunak eta emandako diru-kopuruak
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala