Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2022ko otsailaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
925

EBAZPENA, 2022ko otsailaren 9koa, Garraio Plangintzaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita salgaien eta bidaiarien garraio publikoaren arloan lanbidea uzteko laguntza-programa bat ezartzen duen 2021eko maiatzaren 25eko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda.

Dirulaguntzak emateko jardunean errespetatu behar den publikotasun-printzipioa betetzeko, 2021eko maiatzaren 25eko Aginduaren 9.3 artikuluan xedatzen denez, dirulaguntza guztiak emandakoan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko dira onuradunen zerrenda eta emandako diru-kopurua.

Hortaz, aurreko lerroaldean zehaztutakoaren arabera,

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Jendaurrean jartzea salgaien eta bidaiarien garraio publikoaren arloan lanbidea uzteko laguntza-programa bat ezartzen duen Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2021eko maiatzaren 25eko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda eta emandako diru-kopurua (ebazpen honen eranskinean jasotzen dira), Garraio Plangintzaren zuzendariak bere eskumenak erabiliz eman dituen ebazpenen arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 9a.

Garraio Plangintzaren zuzendaria,

IVAN PEDREIRA LANCHAS.

ERANSKINA

Salgaien eta bidaiarien garraio publikoaren arloan lanbidea uzteko laguntza-programa bat ezartzen duen Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2021eko maiatzaren 25eko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunak.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala