Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2022ko otsailaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
924

EBAZPENA, 2022ko otsailaren 9koa, Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira 2021eko uztailaren 7ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzak, jendeak horren berri izan dezan.

2021eko abuztuaren 23an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Hezkuntzako sailburuaren 2021eko uztailaren 7ko Agindua, EAEko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko itunpeko ikastetxe pribatuentzako dirulaguntzen deialdia egiten duena, STEAM hezkuntzarako berrikuntza-proiektuak gara ditzaten 2021-2022 ikasturtean.

Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zuzendariak deialdiaren behin betiko ebazpena eman duenez, bidezkoa da emandako laguntzak argitaratzea, jendeak horren berri izan dezan, aipatutako aginduaren 14. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Horregatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, jende guztiak horren berri izan dezan, Hezkuntzako sailburuaren 2021eko uztailaren 7ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, EAEko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko itunpeko ikastetxe pribatuei dirulaguntzak emateko deialdia egin zen, STEAM hezkuntzarako berrikuntza-proiektuak gara ditzaten 2021-2022 ikasturtean. Dirulaguntzen zerrenda honekin batera doan eranskinean zerrendatuta daude.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 9a.

Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendaria,

AMAIA AGIRRE PINEDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala