Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2022ko otsailaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
923

AGINDUA, 2022ko otsailaren 8koa, Hezkuntzako sailburuarena, zenbait haur-eskolen baimenak aldatu eta «Haurreskolak» Partzuergoaren haur-eskolen zerrenda argitaratzeko dena.

«Haurreskolak» Partzuergoak «Güeñesko Haurreskola-Eretza» ireki eta jardunean hasi eta «Mungiako Haurreskola-Uriguen» Haur-eskolaren helbidea aldatzeko abiarazitako espedienteak ikusi dira.

Arloko erakunde eskudunek aipatutako espedienteei buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: azaroaren 16ko 215/2004 Dekretua (19ko EHAA), 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri zituena –dekretu horrek, halaber, 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen dekretuaren artikulu batzuen indarraldiari eutsi zion–; abenduaren 17ko 297/2002 Dekretua (abenduaren 31ko EHAA), 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituena; 2008ko apirilaren 10eko Agindua (maiatzaren 19ko EHAA), azaroaren 16ko 215/2004 Dekretuaren azken xedapenetako lehenengoa garatzen duena; bai eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ere. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2021-2022 ikasturtetik aurrera, jarraian zehazten den «Haurreskolak Partzuergoaren» haur-eskola irekitzeko eta jardunean hasteko baimena ematen da:

– Kode-zenbakiak: 015922 eta 48019808.

Izen generikoa: Partzuergoko Haur Eskola.

Izen espezifikoa: «Gueñesko Haurreskola-Eretza».

Titularra: Haurreskolak Partzuergoa.

Helbidea: Padura z/g.

Udalerria: Gueñes

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Baimentzen diren irakaskuntzak: Haur Hezkuntzako 1. zikloa.

2. artikulua.– Baimena ematen da ondoren aipatzen den haur-eskolaren helbidea aldatzeko:

– Mungiako Haurreskola-Uriguen (Kode-zenbakiak: 015672 eta 48017307).

Helbide berria: Lauaxeta Olerkaria, 39. Mungia.

3. artikulua.– Agindu honen eranskinean argitaratzen da «Haurreskolak» Partzuergoaren Haur Hezkuntzako lehen zikloa irakasteko baimena duten haur-eskolen zerrenda eguneratua.

4. artikulua.– Haur-eskolek indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen espazioak eta instalazioak izan behar dituzte.

5. artikulua.– Haur-eskola bakoitzean jardunean dagoen gehienezko unitate-kopurua ikastetxeak duen gela-kopuruaren araberakoa izango da, kontuan harturik unitateek gela bana izan behar dutela. Gela horiek adin-tarte bakoitzarentzat ezarritako baldintza espezifikoak bete behar dituzte.

6. artikulua.– Unitate bakoitzaren gehienezko haur-kopurua abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren 4. artikuluak adin-tarteen arabera ezarritakoa izango da.

7. artikulua.– Eskolek behar beste irakasle kualifikatu izan beharko dituzte, hau da, jardunean dagoen unitate bakoitzak irakasle bat izan beharko du gutxienez; eta, horretaz gain, indarrean dauden arauak betetzera beharturik daude irakasleen tituluei eta hizkuntza-eskakizunei dagokienez.

8. artikulua.– Ikastetxeek Eraikingintzaren Kode Teknikoa bete beharko dute (martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua), bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene, osasun, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun baldintzak ere. Instalazioen titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

9. artikulua.– Haurreskolak Partzuergoa beharturik dago indarrean dauden legeak betetzera ikastetxe guztietan, eta agindu honetan adierazitako daturen bat aldatu behar bada, dagokion berrikusketa eskatzera.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indargabetu egiten da Hezkuntzako sailburuaren 2020ko abenduaren 21eko Agindua, Haur Hezkuntzako 1. zikloa emateko baimena duten «Haurreskolak Partzuergoaren» haur-eskolen zerrenda argitaratzeko dena.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 8a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala