Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2022ko otsailaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
919

180/2022 EBAZPENA, otsailaren 11koa, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez zuzendu egiten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuan Zerbitzu Orokorretako Azpitaldeko Buru (Informatika) lanpostua betetzeko abenduaren 15eko 1741/2021 Ebazpenean lehiaketara deitutako lanpostuaren izendapena.

1741/2021 Ebazpena, abenduaren 15ekoa, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Zerbitzu Orokorretako Azpitaldeko Burua (Informatika) lanpostua betetzeko lehiaketarako deialdia egiten den, Osakidetzako Barrualde-Galdakaoko ESIan. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2022ko urtarrilaren 14an.

Zuzenketa gauzatzeko, deitutako lanpostuaren izena aldatu da.

39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ahal izango dituzte, ofizioz edo interesdunek eskatuta, beren egintzetan dauden akats materialak, egitezkoak edo aritmetikoak, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatutakoaren arabera, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta testuingurutik argi ondorioztatzen ez badira eta horiek zuzentzeak dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzea ekar badezake. Ebazpen honen bidez, aipatutako akatsa zuzenduko da.

Akatsaren izaerak hautagaiak aurkeztean eragin ahal izan duela ikusita, eskabideak aurkezteko beste epe bat ireki da. Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen abenduaren 15eko 1741/2021 Ebazpenean deitutako lanpostuaren izendapena aldatzea. Ebazpen horren bidez, Osakidetzako Barrualde-Galdakaoko ESIan Zerbitzu Orokorretako Azpitaldeko Burua (Informatika) lanpostu bat lehiaketa bidez betetzeko deialdia egin zen, eta honako hau esan behar du:

«Zerbitzu Orokorretako Taldeburua (Informatika)».

Bigarrena.– Eskabideak aurkezteko beste epe bat irekitzea, abenduaren 15eko 1741/2021 Ebazpenean aurreikusitako baldintzetan. Epe hori 15 egun baliodunekoa izango da, ebazpen hau Euskal herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Aurkeztutzat joko dira abenduaren 15eko 1741/2021 Ebazpenean ezarritako epean bidalitako eskabideak eta dokumentazioa.

Hirugarrena.– Ebazpen hau oso-osorik argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) eta Osakidetzaren webgunean.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena dagokion aldizkari ofizialetan azken aldiz argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Galdakao, 2022ko otsailaren 11.

Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerentea,

JON GUAJARDO REMACHA.


Azterketa dokumentala