39. zk., 2022ko otsailaren 23a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (205 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
916
30/2022 DEKRETUA, otsailaren 15ekoa, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria izendatzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2022ko otsailaren 15ean egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau,
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Laura Angela Alzola Kirschgens andrea Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendari izendatzea.
2. artikulua.– Dekretu honek 2022ko otsailaren 18an izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2022ko otsailaren 15ean.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua,
JAVIER HURTADO DOMÍNGUEZ.