Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2022ko otsailaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

ONDARRETA ENEA, S. COOP. LIKIDAZIOALDIAN
913

IRAGARKIA, likidazioaldian dagoen «Ondarreta Enea, S. Coop.» sozietate kooperatiboaren desegiteari eta likidazioari buruzkoa.

2021eko abenduaren 14an, 13:00ean (2. deialdia), egin zen likidazioaldian dagoen «Ondarreta Enea, S. Coop.» sozietate kooperatiboaren ohiko batzar orokorra, modu presentzialean eta telematikoan, 8/2020 Errege Lege Dekretuak 40. artikuluan xedatutakoa betez (8/2002 Errege Lege Dekretua, martxoaren 17koa, COVID-19aren eragin ekonomiko eta sozialari aurre egiteko presako eta ezohiko neurriena). Kooperatiba osatzen duten 6 bazkideetatik 2k egoitzara bertaratuta egin zuten batzarra eta 3k modu telematikoan, eta batzarrean, aho batez, honako erabaki hauek hartu zituzten:

ERABAKIAK

Likidazioaldian dagoen «Ondarreta Enea, S. Coop.» sozietate kooperatiboa desegitea eta likidatzea.

Kooperatibaren administratzaileak kargutik kentzea eta haren likidatzaile gisa izendatzea Carlos Lasa Arozamena, Francisco Javier Tellería Ruiz eta Manuel Ubarrechena Aristizabal jaunak, kooperatibaren estatutuetako 44. artikuluan ezarritakoa betez eta Euskadiko kooperatibei buruzko abenduaren 20ko 11/2019 Legearen 94. artikuluarekin bat etorriz.

Aho batez onartzea likidazioaldian dagoen «Ondarreta Enea, S. Coop.» kooperatibaren ondare-egoeraren azken balantzea.

Aho batez onartzea sozietatearen ondasunak banatzeko proiektua, Euskadiko kooperatibei buruzko abenduaren 20ko 11/2019 Legeak 98. artikuluan xedatutakoa betez egin dena. Horren arabera:

Likidazioaldian dagoen «Ondarreta Enea, S. Coop.» kooperatibaren ondasuna (9.691,64) ordaintzea, Euskadiko kooperatibei buruzko abenduaren 20ko 11/2019 Legeak 98. artikuluan ezarritakoa betez.

Ohiko batzar orokor horretan hartu diren erabaki guztiak publiko egiteko behar diren izapide guztiak egitea, horrela egin behar delako gero Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatu ahal izateko.

Ohiko batzar orokorraren akta amaieran onartu zen, eta likidatzaile bakarrek sinatu dute egun bereko 14:00etan.

Jasota geratzen da aipaturiko erabakien dokumentazioa interesdunaren esku dagoela kooperatibaren sozietatearen egoitzan.

Donostia, 2022ko urtarrilaren 26a.

Kargua uzten duen idazkari eta likidatzailea,

CARLOS LASA AROZAMENA.

Likidatzaileak,

FRANCISCO JAVIER TELLERÍA RUIZ.

MANUEL UBARRECHENA ARISTIZABAL.


Azterketa dokumentala