Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2022ko otsailaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
908

IRAGARKIA, Bizkaiko Osasuneko lurralde-ordezkariarena, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak emandako zehapen-prozeduren ebazpena jakinarazteko dena, COVID-19ak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko hartutako prebentzio-neurriei dagokienez.

Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak zehapen-espediente batzuk ebatzi ditu, COVID-19ak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko hartutako prebentzio-neurrien arloan egin diren arau-hauste batzuei lotutakoak.

Interesdun batzuei ezin izan dizkiegu ohiko moduan jakinarazi ebazpen horiek. Horregatik argitaratzen da iragarki hau. Interesdun horien NAN/AIZ/IFZ/pasaporteen zerrenda eranskinean dago.

Legezko ohartarazpenak:

Ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osasun sailburuordearen aurrean. Gora jotzeko errekurtsoa, aipatu den sailburuordearen aurrean egin daiteke, baita Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren aurrean ere, hilabeteko epearen barruan, jakinarazpena jaso den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, 121. artikuluan eta hurrengo artikuluetan araututakoarekin bat etorriz. Espedientea ikusi ahal izango dute Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Bilbao, Recalde zumarkalea 39 A, 5. solairua – Aholkularitza Juridikoa). Horretarako, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da honako telefono hauetan: 94 403 15 87 – 94 403 17 16.

Era berean, interesdunei ohartarazten zaie ordainketa hurrengo epean egin beharko dutela: ebazpenaren irmotasuna hilaren 1a eta 15aren bitartean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo hilabeteko 20ra arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte. Ebazpenaren irmotasuna hilaren 16a eta azkeneko egunaren bitartean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo bigarren hilabeteko 5era arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte. Ebazpenak irmotasuna hartuko du, gora jotzeko errekurtsoa jartzeko hilabeteko epea halakorik jarri gabe igarotzen denean, edo, interesdunek gorako errekurtsorik jarriz gero, gorako errekurtsoa ezetsi egin delako berria jasotzen dutenean (ezetsi egiten bada, behintzat).

Ordaintzeko modua: ordainketa-gutuna eskatu behar da Osasun Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (lehenago aipatutako lekuan – aldez aurretik hitzordua).

Isunaren ordainketa aipatutako borondatezko epean egin ezean premiamendu bidez bilduko da, indarrean dauden xedapenen arabera, eta dagozkion gainordainekin.

Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen, urriaren 1ekoaren, 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan ditu ondorioak, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Bilbao, 2022ko otsailaren 15a.

Bizkaiko Osasuneko lurralde-ordezkaria,

ANDONI GAMBOA MARTINEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala