Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2022ko otsailaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
885

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2022ko otsailaren 8koa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena, Estaturako gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioen lehiaketa bateraturako epaimahaia izendatzen duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak aurkitu dira ebazpen honetan: Ebazpena, 2022ko otsailaren 8koa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena, Estaturako gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioen lehiaketa bateraturako epaimahaia izendatzen duena. Ebazpen hori 2022ko otsailaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 33. zenbakian. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

Artikulu bakarrean, 2022/761 (2/2) orrialdean,

honako hau dioen tokian:

«María José Cano Cueli andrea, Bizkaiko Toki Administrazioko Idazkarien, Kontu-hartzaileen eta Diruzainen Elkargo Ofizialak izendatua.»

honako hau esan behar du:

«Nuria Hernández Soto andrea, Bizkaiko Toki Administrazioko Idazkarien, Kontu-hartzaileen eta Diruzainen Elkargo Ofizialak izendatua.»


Azterketa dokumentala