Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 2022ko otsailaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
857

IRAGARKIA, ibilgailu batzuen hondakin-tratamenduari buruzko akordioak jakinarazteari buruzkoa.

Behean aipatzen diren ibilgailuen hondakin-tratamendua erabakitzeko akordioak interesdunei helarazi nahi izan zaizkien arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Bestalde, 39/2015 Legeak 112. artikuluan ezartzen duenaren arabera, ebazpen horien aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Trafikoko zuzendariari. Horretarako hilabeteko epea dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Donostia, 2022ko otsailaren 8a.

Gipuzkoako Trafikoko lurralde-arduraduna,

XABIER AUZMENDI DOYHARZABAL.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala