Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 2022ko otsailaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
851

AGINDUA, 2022ko otsailaren 2koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Leioako (Bizkaia) «Gaztelueta» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen duen 2022ko urtarrilaren 14ko Agindua.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta horiek zuzentzeak dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzea ekar badezake.

Era horretako huts bat aurkitu da Hezkuntzako sailburuaren 2022ko urtarrilaren 14ko Aginduaren testuan (2022ko urtarrilaren 31ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 21. zk.). Hezkuntzako sailburuaren agindu horren bidez, aldatu egin zen Leioako (Bizkaia) «Gaztelueta» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Euskarazko argitalpenean, 1. artikuluan, 2022/505 (2/1) orrialdean, honela dio:

«1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxeari baimena ematen zaio, 2022-2023 ikasturtetik aurrera, Haur Hezkuntzako 1. zikloko 2-3 urte bitarteko haurrentzako unitate bat 0-1 urte bitarteko haurrentzako unitate bihurtzeko:»

baina honela esan behar du:

«1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxeari baimena ematen zaio, 2021-2022 ikasturtetik aurrera, Haur Hezkuntzako 1. zikloko 2-3 urte bitarteko haurrentzako unitate bat 0-1 urte bitarteko haurrentzako unitate bihurtzeko:».

2022/505 (2/2) orrialdean, 1. artikuluan, honela dio:

«– Batxillergoa: 6 unitate, 120 ikaspostuko edukierakoa.

– Lanbide Heziketa:

Familia: Administrazioa.

• Administrazio-kudeaketako erdi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: 1.zikloa.

Familia: Informatika.

• Informatika-sistemen administrazioko goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: 1.zikloa.»

baina honela esan behar du:

«– Batxillergoa: 6 unitate, 210 ikaspostuko edukierakoa.

– Lanbide Heziketa:

Lanbide-arloa: Administrazioa eta Kudeaketa.

• «Administrazio-kudeaketa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak.

• «Web-aplikazioen garapena» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.»

Gaztelaniazko argitalpenean, 1. artikuluan, 2022/505 (1/2) orrialdean, honela dio:

«Artículo 1.– Se autoriza, a partir del curso escolar 2022-2023, el cambio de uso de una unidad de 1.º ciclo de Educación Infantil destinada a niñas y niños de 2-3 años por una unidad para niñas y niños de 0-1 años, al centro docente privado que se describe a continuación: ».

baina honela esan behar du:

«Artículo 1.– Se autoriza, a partir del curso escolar 2021-2022, el cambio de uso de una unidad de 1.º ciclo de Educación Infantil destinada a niñas y niños de 2-3 años por una unidad para niñas y niños de 0-1 años, al centro docente privado que se describe a continuación:».

2022/505 (2/2) orrialdean, 1. artikuluan, honela dio:

«– Bachillerato: 6 unidades con capacidad para 120 puestos escolares.

– Formación Profesional:

Familia Administración:

• Ciclo Formativo de Grado Medio de Gestión Administrativa. Capacidad: 1 ciclo.

Familia Informática:

• Ciclo Formativo de Grado Superior de Administración de Sistemas Informáticos. Capacidad: 1 ciclo.»

baina honela esan behar du:

«– Bachillerato: 6 unidades con capacidad para 210 puestos escolares.

– Formación Profesional:

Familia: Administración y Gestión.

• Ciclo Formativo de Grado Medio de «Gestión Administrativa». Capacidad: 1 ciclo.

Familia: Informática y Comunicaciones.

• Ciclo Formativo de Grado Superior de «Desarrollo de Aplicaciones Web». Capacidad: 1 ciclo.»

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 2a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala